1. Ikasteredu elebidunak.
Ikasteredu elebidunen helburua bi hizkuntzatan gaitasun-maila egokia lortzea da. Horretarako irakaskuntza hizkuntza horietan bideratzen da.
Ikasteredu elebidunen helburua bi hizkuntzatan gaitasun-maila egokia lortzea da. Horretarako irakaskuntza hizkuntza horietan bideratzen da.
Hasiera batetan, euskara irakasgai gisa baino ez zen ematen baina ikastolak sortzearekin batera euskara hizkuntza arrunta izatera pasatu zen.
murgilketa gauzatzearekin batera, euskara hizkuntz ofizialtzat hartu zen eta Espainiako Hezkuntza Ministerioak lau irakas eredu atera zituen: A,B,Ceta D.
Honekin batera Eusko Jaurlaritzak, 1983ko elebitasun dekretuan, hiru eredu legeztatu zituen: A, B eta D. Eta aukera horiek eskaini zituen eskola publikoetan ahal izan den heinean eskaerari erantzun ahal izateko. A ereduan, ehuneko txiki bat euskara ikasgaiarentzat (%10 edo); erdibideko aukera (%50 edo) B ereduan, euskara eta gai batzuk euskaraz; eta ia guztia (%90 edo) D ereduan, gaztelania izan ezik, dena euskaraz egitea proposatzen baitzen.
Gerora, eta Eusko Jaurlaritzak abian izan duen ereduen birmoldaketa egitasmoaren inguruan ere, askotan D ereduaren alde eta A ereduaren kontra egiteko (edo alderantziz) irizpide kuantitatiboek eragin handia izan dute.
2. Ereduen ebaluazio kuantitatiboa, eta besterik?
Ebaluazio kuantitatiboek irakaskuntza elebiduna eta murgilketa gauzatzeko modu desberdinak ere hartzen dituzte. Hau da, toki guztietan ez direla hizkuntza-objektu berdinak erabiltzen eta ez dela berdin irakasten.
Hala ere, pentsatzen da D ereduan emaitza hobeagoak ematen direla eta autore honen ustetan ez da horrela. Horregatik, eskolako ordu kopuru berdinetan gauza ezberdinak egin beharra dago herritar euskaldun eleanitzak sortzeko. Azken finean, D eredua hobea da bi hizkuntza dakizkien herritar elebidunak sortzen direlako eta hirugarrena ikasteko aukera handiagoak dituelako.
Ebaluazio kuantitatiboarekin esan nahi da kanpoko ebaluazioek garrantzi handia dutelako eskolako errendimenduak neurtzerako orduan. Gure kasuan, dauden eredu desberdinetatik zeinetan lortzen diren emaitza onenak (D ereduan zehazki).
3. Murgiltze programa/eredua.
Haurrek txikitan beraien inguruan hitz egiten den hizkuntza ikasten dute inkonzienteki. Hori dela eta murgiltze programaren helburua ikasleak bigarren hizkuntzan eskolaratzea da horrela sumertsio sisteman ez bezala, umearen lehen hizkuntza zaindu eta baloratu egiten da.
Epe luzeko programa denez, emaitzak ez dira bat-batekoak izaten. Emaitza hauek gero eta hobeagoak izaten dira haurra gero eta txikiagoak direnean.
4. Hizkuntzen irakaskuntza bateratuak.
Hizkuntzen irakaskuntza ikuspegi koordinatuan eta koherentean egitea aldarrikatzen da. Hizkuntza bakoitza modu bakartuan eta isolatuan irakastearen ideia baztertzen da. Didaktika integratuaren zeregin nagusia ikasgelan eleaniztasunaren garapena ziurtatzea da, eta helburua beste hizkuntzak ikastea, baina ez ikasi beharreko hizkuntza bakoitzean elebakarrek duten gaitasuna lortzea, baizik eta hizkuntza bakoitzean gizarte beharrizanei aurre egiteko adina gaitasunak lortzea da. Hizkuntza bakoitzean lortu beharreko trebetasunak ez dira zertan berdinak izan behar.
5. Hizkuntzen arteko interdependentzia.
Ukipenean dauden bi hizkuntzen artean nolabaiteko lotura dago eta H1en eta H2ren arteko zenbait trebetasunetan elkar menpekotasuna gertatzen da. Lehenengo hizkuntzan lortutako gaitasunak bigarren hizkuntzara trasmititu daitezke. Bereziki esanguratsua irakurketa/idazketa trebetasuna litzateke. H1ean irakurtzeko gaitasuna lortzeak H2n bidea asko errazten du.
Cumminsek iradoki zuen hiztun elebidunengan badagoela bi hizkuntzen jakintzatik haratago dagoen sakoneko edo azpiko gaitasun komun bat, “common underlying proficiency” (CUP) delakoa, bi hizkuntzentzat komunak liratekeen gaitasun kognitiboz eta akademikoz osatua. Horrela, bi hizkuntzen arteko transferentzia gertatzeko bi baldintza bete behar dira: Bi hizkuntzen arteko esposizioa egokia izatea eta bi hizkuntzetan aritzeko motibazioa izatea.
Hizkuntza bakoitzaren ezaugarriak azalekoak lirateke, eta hauen azpian legoke, berriz, sakoneko gaitasun komun hori. Esan daiteke, hizkuntza guztiek, nahiz eta ezberdinak izan, oinarri komun bat dutela eta bat ondo barneratuta izanik, beste hizkuntzaren bat ikastea askoz errazagoa izaten dela.
6. Atalasearen hipotesia.
Atalasearen hipotesiak pertsona baten elebitasun mailaren eta maila kognitiboaren arteko erlazioa azaltzen du. Esan beharra dago, elebitasuna ez dela, berez eta modu absolutuan, hezkuntza elebidunaren arrakasta nahiz porrota azaltzeko faktore bat.
Elebitasunaren ondorio kognitiboak ikasleak hizkuntzetan lortzen duen gaitasun mailaren menpe egongo lirateke: ondorio kognitibo positiboak eta ondorio kognitibo negatiboak.
- Hizkuntza bietan gaitasun-maila jakin batetik beherakoa denean, elebitasunak ondorio kognitibo negatiboak izan litzake.
- Gutxieneko maila horretatik gorako maila batean (elebidunek, gutxienez hizkuntza batean, elebakarrek berean duten maila ziurtatu behar dute), baina goragoko beste maila batera iritsi gabe, elebitasunak ez luke izango ondorio zehatzik.
- Maila jakin batetik gora, elebidunek hizkuntza bietan adinari lotutako maila egokia izaten badute, elebitasunak ondorio kognitibo positiboak izango lituzke.
Gure esteka:
Cumminsek
argitaratutako artiluku baten itzulpena da, “Infancia y Aprendizaje”
aldizkarian argitaratuta 1983an, interdependentzia linguistikoa eta ume
elebidunen hezkuntza garapena jorratzen duena. Eta atal batean
atalasearen hipotesiaren azalpen osoa aurki dezakegu.
7. Elebitasun gehitzailea.
Elebitasun gehigarrian ikasleek beste hizkuntza berri bat ikasten dute bere ama-hizkuntzari kalterik egin gabe. Hizkuntzek elkarri laguntzen diote, eta bigarren hizkuntzan lortzen duen gaitasuna gehitu egiten zaio lehen hizkuntzan zuenari, eta azken hau garatzen segitzen da. Hizkuntza bietan lortzen den gaitasuna maila jakin batetik gorakoa denean, pertsona horren maila kognitiboan ondorio positiboak izango lituzke, eta elebakarrak baino emaitza hobeak lortuko lituzke.
8. Vygotskiren ekarpena.
Mintzaira norbanako bakoitzean gauzatzen bada ere, ezin da prozesu indibidual bezala irudikatu. Prozesu historiko-soziala da, elkarreraginean ikasten dena. Vygotski-ren ustean mintzairaren garapena bat dator sozializazio prozesuarekin, eta norbanakoaren pentsamenduaren eraikuntzan eta garapen psikologikoan du eragina. Azkenik, hizkuntza mintza-praktika dela dio, eta hizkuntzaren erabilera testu generoek definitzen dutela, ez hizkuntza horren alde formalak.
9. Testu generoak.
Giza taldeen historian zehar, hizkuntza erabiltzeko moldeak dira; hau da, testu-generoak denboran zehar egonkortu diren hizkuntza erabiltzeko moduak dira. Ez dago sailkapen zehatzik, eta egoeraren arabera, etengabe aldatzen dira. Horregatik, ezinezkoa da behin betirako balioko duen testu-generoen sailkapen bat egitea.
10. Sekuentzia didaktikoa.
Testu-generoak irakasteko baliabide zehatza da sekuentzia didaktikoa, eduki zehatzak lantzeko antolatzen diren jardueretako segida didaktikoa. Helburua testu-generoen erabileraz jabetzea da. Egoera komunikatibora moldatzen da eta ikasleei zentzu komunikatibo osoa duten proiektuak aurrera eramateko proposatzen zaie. Hortaz, jarduerak progresiboki planifikatzen dira. Irakasleak sekuentzia didaktikoan zehar ikasleek egindako lorpenak ebalua ditzake, edo noski, oraindik lortu ez dituzten trebetasunak identifikatu.
Dolz eta Schneuwly hizkuntzalarien ustez sekuentzia didaktikoek badituzte nabarmentzea merezi duten bi ezaugarri nagusi: batetik, koherentea da. Ikasleen trebetasunetatik eta zailtasunetatik abiatzen da jarduera edo tailer zehatzak prestatzerakoan. Eta bukaerako ekoizpenek sekuentziari osotasuna ematen diote. Bestetik, baliabide oso malgua da, ikasle-talde bakoitzaren trebetasunetara egokitzeko moduko jarduerak proposatzen dituelako.
11. Zer da 5-8 urte bitartean ikasten dena?
5-8 urte bitarteko ikasleak ipuinen sekuentzia, edukiak, berbaldiak, formaltasuna… ikasten dute. Ipuinei dagokienez, 5 urteko ume bati ipuin bat kontatu eta hori ulertu duela ziurtatzeko, entzundakoa kontatzeko esakatuko dio irakasleak. Bestalde, 8 urteko ume bati ipuin bat kontatzean, ekintez gain, protagonisten pentsamenduak ere kontuan hartzen dituzte, pertsonaiak deskribatzen dituzte eta gai dira iragana eta geroaldia ezberdintzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina