2016(e)ko urriaren 3(a), astelehena

KONPETENTZIAK

2015eko EAEko dekretuak ikasleek Oinarrizko Hezkuntza amaitzean lortu behar dituzten oinarrizko konpetentziei buruzko proposamena egiten du.

6. ARTIKULUA - Konpetentziak eta oinarrizko konpetentziak

  • Konpetentzia da irakaskuntza- eta hezkuntza-etapa bakoitzeko eduki propioak modu integratuan aplikatzeko gaitasuna da.
  • Pertsona orok beren burua errealizatzeko eta garatzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta lan egiteko konpetentziak.
  • Zeharkakoak edo diziplina barrukoak dira.
  • Oinarrizko Hezkuntza amaitzean: denak garatuta izan behar dituzte helduaroari ekiteko -> etengabeko ikaskuntzaren bidez garatu, mantendu eta eguneratu.
  • Modu eraginkorrean jabetzeko, ikastetxeek jarduera integratuak diseinatuko dituzte. (ikasleek konpetentzia bat baino gehiago ikas dezaten aldi berean).

7. ARTIKULUA - Oinarrizko zehar konpetentziak

Bizitzako alor eta egoera pertsonaletan, sozialetan, akademikoetan eta lanekoetan arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira. Arlo edo ikasgai guztietan batera lan eginez sustatu eta sendotu behar dira, eta bizitzako alor eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira.

Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia (ganoraz eta egoki komunikatu ahal izateko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan), ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia (norberaren ikaskuntza modu autonomoan antolatzeko), elkarbizitzarako konpetentzia (norberari aitortutako eskubideak eta betebeharrak besteei aitortzea, norberaren zein guztion ongirako), ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia (ideiak ekintza bihurtzeko) eta izaten ikasteko konpetentzia (agertzen diren sentimendu, pentsamendu eta ekintza petsonalez gogoeta egitea eta haiek sendotzea edo egokitzea, burua etengabe hobetuz, pertsona osorik errealizatzeko) dira oinarrizko zehar-konpetentziak.

8. ARTIKULUA: Diziplina barruko oinarrizko konpetentziak

Diziplina barruko oinarrizko konpetentziak dira, hain zuzen, bizitzako maila pertsonalean,
sozialean, akademikoan eta laboralean arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak.Arloren bateko arazoen eta egoeren bitartez eskuratzen dira baina diziplina-arlo bateko edo batzuetako arazoak eta egoerak konpontzeko aplika daitezke.

Honako hauk dira:
a) Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia.
Hitzezko eta idatzizko testuak egokiro erabiltzea
b) Matematikarako konpetentzia.
Jakintza matematikoa aplikatzea bizitzako premiekin zerikusia duten arazoak interpretatzeko
deskribatzeko, azaltzeko eta erantzuteko.
c) Zientziarako konpetentzia.
Jakintza eta metodologia zientifikoa modu koherentean erabiltzen jakitea errealitatea ikuspegi zientifiko batetik uler ahal izateko.
d) Teknologiarako konpetentzia.
Produktu eta sistema teknologikoak zentzuz garatzea eta erabiltzea, egoera interesgarriak ulertzeko eta konpontzeko eta produktu eta zerbitzu berriak eskaintzeko.
e) Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia.
Nork bere burua, bere taldea eta bere mundua ulertzea, gizarte-zientzien ezaupideak eskura-
tuz, kritikoki interpretatuz eta erabiliz.
f) Arterako konpetentzia.
Hainbat kultura- eta arte-adierazpen ulertzea eta kritikoki baloratzea, garai eta erabilera anitzetakoak, faktore estetikoek pertsonen eta gizarteen bizitzan duten garrantziaz ohartzeko.
g) Konpetentzia motorra.
Norberarekin eta besteekin, bai eta inguru fisiko eta kulturalarekin lotuta dauden esparru motorreko egoerei aurre egitea modu autonomoan, kritikoan, sortzailean eta espresiboan.

9. ARTIKULUA - Konpetentzien araberako hezkuntzaren printzipio metodologikoak.

Hezkuntza-eskumenak, aurrean aipatutako printzipioetan oinarritutako metodologia bat sustatuko du.
Lehendabizi, inklusibitatea eta zuzentasuna bermatzeko, konpetentzia guztien garapena eta ikasle guztien arrakasta bermatzeko ikaskuntza-irakaskuntza-metodologia sustatuko dute.
Bestalde, konpetentzien araberako pedagogiak hurrengo ezaugarriak dituzte:
  1. Arazoak konpontzea, eskura dauden baliabideak erabiliz.
  2. Eskolaren helburu nagusia ikasleak oinarrizko konpetentziak garatzea da.
  3. Arazoak konpontzeko ezinbestekoak dira adierazpenezko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak.
  4. Oinarrizko konpetentziak garatzeko egoera errealeko jarduerak proposatu behar dira, egunerokotasunarekin lotuak.
  5. Ikaslea modu aktiboan inplikatu behar da, jakintza bilatzen, ikasten, esperimentatzen, hausnartzen, aplikatzen eta komunikatzen.
  6. Gaitasunak garatzek, irakaslea ikasleen ikaskuntza-prozesuak diseinatu, planifikatu, antolatu, estimulatu, lagundu, ebaluatu eta berbideratu behar ditu.

10. ARTIKULUA.– Elebitasuna eta eleaniztasuna.

Elebitasuna bultzatuko da hezkuntza eleaniztun baten barruan, hizkuntza-ereduak hobetzen eta garatzen lagunduz. Horretarako, lehentasuna edukiko du euskarak, bi hizkuntza ofizial arteko erabilera sozial desorekatua konpentsatzeko. Oinarrizko Hezkuntza amaitzean, komunikazio konpetentzia garatuta eduki beharko da bi hizkuntza ofizialetan eta atzerriko hizkuntza batean, gutxienez.
Elebitasunetik abiatuz ikasleak eleaniztunak izateko bidean aurrera egiteko, atzerriko hizkuntzen ikaskuntza eta erabilera sendotzeko neurriak hartuko dituzte ikastetxeek.
Hizkuntza eta Curriculum Proiektuak egiterakoan atzerriko hizkuntza barneratzen hasi ahal da. Ikasleen eta haien ingurunearen baldintza soziolinguistikoak ere aintzat hartuko dira hauek egiterakoan.  

11. ARTIKULUA - Hizkuntzaren trataera integratua eta integrala.

1.- Hezkuntza-eskumenak dituen sailak hizkuntzen trataera integratua eta integrala sustatuko du.
Integratua --> Hizkuntza bakoitzaren berezkoa lantzea da honen helburua komunikatzeko konpetentzia garatu bat izateko.  Azken finean, iksleek hizkuntza bakoitza modu egokian erabiltzea.
Integrala --> Irakasle guztiak elkarrekin garatu beharra dute komunikaziorako konpetentzia
2.- Bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko batean konpetentzia eleaniztuna lortzeko –hizkuntzen curriculum integratu eta integral baten bidez–, honako printzipio hauek beteko dira:
A) Ikasle guztiek eleaniztasunerako konpetentzia garatzeko gai izatea.
B) Hizkuntzak zentzu aberats baten irakastea modu askotako erabilerak izateko.
C) Hizkuntza irakasterako orduan komunikaziorako konpetentzia garatzea ikasleak komunikazio-jardueratan eraginkortasunez parte hartzeko,
D)Kontuan izatea hizkuntza bat ikasteak gizartean duen garrantzia eta eragina.

12. ARTIKULUA - Informazio eta Komunikazio Teknologiak txertatzea irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan.

Oinarrizko Hezkuntza bukatzean ikasle guztiak gai izan behar dira gaitasun digital bat edukitzeko. Horretarako irakasgai guztietan material digitala eduki behar da. Hala ere, kontutan izan behar da material digitalak nolako arriskua duten ( pribatasuna, norberaren irudia...) eta ikasleei hori argi utzi behar zaie. Azken finean, Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabiliz irakaslee etan ikasleen konpetentzia sustatuko da eta horrek iurakaskuntza aberatsagoa ekarriko du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina