2016(e)ko urriaren 28(a), ostirala

AHOZKOAREN EBALUAZIO IRIZPIDEAK

KOMUNIKAZIO EGOERARA EGOKITZEA
- Helburu komunikatiboa betetzen du?
- Behar adina informazio ematen du?
- Erregistro egokia du?
- Entzuleen neurriko informazioa da?
- Dagokion gaiari lotua dago?
- Gogoan hartzen du komunikazioaren testuingurua.
- Egokitzen zaio solaskidearen  izaerari.
- Gogoan hartzen du komunikazioaren xedea.
- Kontrolatzen du hizketaldiaren denbora.
- Egokiak dira tonua eta jarrera fisikoa.

KOHERENTZIA ETA KOHESIOA
- Testu generoaren arauak betetzen ditu?
- Ideien hurrenkera egokia da?
- Ideiak ondo lotzen ditu?
- Erraz ulertzen da?
- Zuzena da?
MORFOSINTAXIA, LEXIKOA, AHOSKAPENA
- Komunikazioaren testuinguruaren arabera egituratzen du diskurtsoa.
- Koherentziari eusteko bitartekoak jartzen ditu.
- Gaiari heltzen eta  jarraitzen dio.
- Eman beharreko informazioaren-kantitatea ondo neurtzen du.
- Diskurtsoa osatzen duten atalak ondo biribiltzen ditu.
- Silaba guztiak ahoskatzen ditu ondo.
- Ondo erabiltzen ditu aditzak, denborak barne,.
- Zuzena da esaldiaren egitura.
- Ondo egiten du komunztadura.
- Uztartzen ditu esaldiak ondo.
- Ondo ahoskatzen du.
- Silaba guztiak ahoskatzen ditu.

HIZKUNTZAZ KANPOKOAK: ESTRATEGIAK, DOINUA…

Gaitasun estrategikoa:
- Ulertzen diotela egiaztatzen du?
- Ulertzen zaila dena beste era batean esaten du?
- Berregiten du bere diskurtsoa?
- Kontuan izan ditu entzuleak?
- Jakintza partekatzen du entzuleekin?
- Birformulatzen du hobeto uler diezaioten.
- Ez du atzera egiten oztopoen aurrean.
- Azalpena esaldi mota askorekin argitzen du.
- Erabiltzen ditu aurrez ikasitako esamolde eta baliabideak.
- Hizketaldia kontrolatzen du zuzenketak eginaz.
- Galderak egiten ditu bere inputa aberasteko.
- Hitz berriak sortzen ditu.
- Laguntza eskatzen du hizketako gaitasuna hobetzeko.
- Hizkuntzazkoak ez diren baliabideak ere erabiltzen ditu.
- Ez ditu kodigoak nahasten.
- Kontrolatzen du entzuleen ulermen eta jarraipen maila.
Ez-hizkuntzako komunikazioa:
- Ahoskera garbia erabili du?
- Abiadura egokia?
- Ozen hitz egin du?
- Entzuleei begiratu die?
- Paperaren morroi izan da?
- Gorputzaren mugimenduekin lagundu dio jardunari?
- Ikus-entzunezko baliabideak egoki erabili ditu?

2016(e)ko urriaren 10(a), astelehena

SARRERA BIKO TAULA

Zertarako izan behar du gai haurrak curriculumaren arabera? 

Curriculumaren zehaztapenen arabera, euskaraz, gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan aritzeko, hitzezko zein idatzizko testuak erabiltzeko eta bizitzako egoera guztietan egoki, eraginkortasunez eta hizkuntza-aniztasuna errespetatuz komunikatzeko gai izan behar da haurra.
Hainbat esparrutako hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak, analogikoak zein digitalak, ulertu eta jarrera kritikoz balioetsi. Baita, eremu pertsonal, sozial edo akademikoei dagozkien hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak sortzeko kapazitatea.
Bestetik, hizkuntzen erabilera-arauak eta hizkuntza-sistemari buruzko jakintza erabiltzea ahozko eta idatzizko testuak sortzeko eta ulertzeko, eta haien bidez, egoki eta eraginkortasunez komunikatzeko gaitasuna eskuratu behar dela zehazten du Curriculumak.
Literatura-testuei dagokienez, hauek interpretatu eta balioesteko, literatura-ondarea banako pertsonen eta giza taldeen esperientzia sinbolizatzeko modua dela balioesteko, norberaren kultura-nortasuna eraikitzeko eta inguruneko nortasun eta aniztasun kulturala errespetatzeko kapazitatea behar da.
Azkenik, gizarteko hizkuntza- eta kultura-aniztasuna onartzeko eta balioesteko gai izan behar da haurra; aniztasun horrekiko jarrera ona izateko xedearekin.

Bilatu erlazioa helburuak eta ebaluazio irizpideen artean

EUSKARA ETA LITERATURA, ETA GAZTELANIA ETA LITERATURA.


HELBURUAK
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
1) Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea, zenbait motatako komunikazio-egoerei aurre egiteko.
1) Harreman interpertsonaletan, hedabideetan eta hezkuntzan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako ahozko testuak ulertzea (ikaslearen bizipenetatik gertuen daudenak, batik bat), eta horretan, testuen zentzu orokorrari igartzea, ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak ondo bereiziz eta kasuan-kasuan lortu beharreko helburuak erdiesteko informazio pertinentea hautatuz.
2) Harreman interpertsonaletan, hedabideetan eta hezkuntzan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako idatzizko testuak ulertzea (ikaslearen bizipenetatik gertuen daudenak, batik bat), eta horretan, testuen zentzu orokorrari igartzea, ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak ondo bereiziz eta kasuan-kasuan lortu beharreko helburuak erdiesteko informazio pertinentea hautatuz.
3) Harreman interpertsonaletan, hedabideetan, hezkuntzan eta literaturan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako ahozko testu soil-soilak sortzea norbaiten laguntzarekin, eta horretan, bai ikus-entzunezko teknologia berriak, bai 0IKTak eta bai hitzezko zein hitzik gabeko baliabideak txukun eta egoki erabiltzea.
2) Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz eta elkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izatea, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
4) Eguneroko egoera interaktiboetan parte hartzea, eta horretan, komunikazio-trukearen oinarrizko arauak errespetatzea.
3) Hizkuntzen erabileraren oinarrizko konbentzio eta arauei buruz gogoeta egitea, eta konbentzio zein arauok behar bezala aplikatzea, testuak ulertzeko eta sortzeko prozedura nagusiak aintzat hartuta.
5) Harreman interpertsonaletan, hedabideetan, hezkuntzan eta literaturan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko idatzizko testu soil-soilak paperean nahiz euskarri digitalean sortzea norbaiten laguntzarekin.
6) Testu, enuntziatu eta hitzak elkarrekin alderatu eta transformatu, eta hizkuntza-sistemari eta hizkuntzaren erabilera-arauei buruz gogoeta egiteko gai izatea, eta ezaguera horiek ulermen-arazoak konpontzeko eta testualizazio- eta berrikusketa-prozesuak hobetzeko erabiltzea.
7) Zikloan zehar landutako oinarrizko terminologia linguistikoaren berri jakitea, eta terminologia hori testuak ulertzearekin eta sortzearekin lotutako hizkuntzaren erabilerari buruzko jardueretan erabiltzea.
4) Hainbat generotako literatura-testuak irakurtzea eta entzutea, eta, hala, literaturaz gozatzen ikastea, horrek sentsibilitate estetikoan aurrera egiteko, norberaren hizkuntza-ondarea aberasteko eta identitate kulturala eraikitzeko aukera ematen duen aldetik.
8) Irakurtzeko ohitura izatea, eta literatura gozamen-iturritzat eta mundua ezagutzeko bidetzat hartzea.
9) Gai izatea bai haur-literatura klasikoko eta bai gaur egungo haur-literaturako testuak ulertzeko eta erreproduzitzeko, eta horretan, ahozko nahiz idatzizko literaturari eta konbentzio literario espezifikoei buruzko norberaren ezaguerak erabiltzea.
5) Eskolako eta norbera bizi den inguruneko hizkuntza-aniztasuna aintzat hartzea, aniztasun horrekiko jarrera positiboa barneratzeko, eta hizkuntzak komunikaziorako baliabide eraginkortzat eta kultura-ondaretzat hartzea, portaera linguistiko enpatikoak garatzeko eta euskara eguneroko bizitzan erabiltzeko.
10) Norberaren inguruan hitz egiten diren hizkuntzak identifikatzea eta balioestea.
11) Norberaren ikasgelako, eskolako eta etxe inguruko errealitate linguistikoa zein den jakitea, eta errealitate linguistiko hori balioestea.
12) Ohitura eta jokabide linguistiko asertibo eta enpatikoak hartuz joatea, eta eskolan euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera izatea.
6) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea, informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko.
13) Informazioa bilatzeko, hautatzeko, kudeatzeko eta komunikatzeko prozesuan, norbaiten laguntzarekin informazioaren teknologiak erabiltzeko gai izatea, eskolan egunero sortzen zaizkion premiei aurre egiteko.
7) Norbaiten laguntzarekin norberaren ikaskuntza-prozesuez gogoeta egitea, beste hizkuntza eta ikasgai batzuetan ikasitako komunikazio-ezaguerak eta -estrategiak transferitzeko, eta norberaren ikaskuntza-gaitasunean konfiantza izatea, komunikaziorako konpetentzia hobetzeko
14) Gai izatea bere ikaskuntza linguistikoaz gogoeta egiteko, eta horretan, norberaren ikaskuntza-gaitasunean konfiantza izatea, horrela nork bere burua erregulatzen ikasteko.


 

Ados zaudete curriculumak azaltzen dituen helburuekin? Zergatik?

Suposatzen da curriculumean aipatzen diren helburuak aditu talde batek pentsatu edo adostu dituela. Horrek ez du esan nahi gero errealitatearekin bat jartzerakoan aurrera eraman ahal direnik edo ez. Hala ere, bat gatoz dokumentu honetan aipatzen diren helburuekin. Hizkuntza, autonomia eta errealitatea kontutan hartzen dira eta guretzat hiru kontzeptu horiek beharrezkoak edo garrantzitsuak dira heziketa esanguratsu bat izateko.
Alde batetik, edozein hizkuntza menperatzea beharrezkoa da komunikazio egoki bat izateko. Komunikazio gabe ez dago ezagutzarik, eta ezagutzarik gabe ez dago ezer ere ez. Bestetik, norbere burua, gorputza… ezagutzea ezinbestekoak dira heziketa batean. Bakoitzak bere abileziak zeintzuk diren ezagutzea garrantzitsua da. Adibidez, ikasterako orduan bakoitzak modu batera edo bestera ikasten du: ikusiz, erritmoak eginez… Azkenik, errealitatea beti izan behar da kontutan heziketa bat burutzen denean. Ezagutzak beti errealitatea kontutan izanez transmititu behar direla pentsatzen dugu baliagarriak izan daitezen.

2016(e)ko urriaren 3(a), astelehena

KONPETENTZIAK

2015eko EAEko dekretuak ikasleek Oinarrizko Hezkuntza amaitzean lortu behar dituzten oinarrizko konpetentziei buruzko proposamena egiten du.

6. ARTIKULUA - Konpetentziak eta oinarrizko konpetentziak

  • Konpetentzia da irakaskuntza- eta hezkuntza-etapa bakoitzeko eduki propioak modu integratuan aplikatzeko gaitasuna da.
  • Pertsona orok beren burua errealizatzeko eta garatzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta lan egiteko konpetentziak.
  • Zeharkakoak edo diziplina barrukoak dira.
  • Oinarrizko Hezkuntza amaitzean: denak garatuta izan behar dituzte helduaroari ekiteko -> etengabeko ikaskuntzaren bidez garatu, mantendu eta eguneratu.
  • Modu eraginkorrean jabetzeko, ikastetxeek jarduera integratuak diseinatuko dituzte. (ikasleek konpetentzia bat baino gehiago ikas dezaten aldi berean).

7. ARTIKULUA - Oinarrizko zehar konpetentziak

Bizitzako alor eta egoera pertsonaletan, sozialetan, akademikoetan eta lanekoetan arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira. Arlo edo ikasgai guztietan batera lan eginez sustatu eta sendotu behar dira, eta bizitzako alor eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira.

Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia (ganoraz eta egoki komunikatu ahal izateko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan), ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia (norberaren ikaskuntza modu autonomoan antolatzeko), elkarbizitzarako konpetentzia (norberari aitortutako eskubideak eta betebeharrak besteei aitortzea, norberaren zein guztion ongirako), ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia (ideiak ekintza bihurtzeko) eta izaten ikasteko konpetentzia (agertzen diren sentimendu, pentsamendu eta ekintza petsonalez gogoeta egitea eta haiek sendotzea edo egokitzea, burua etengabe hobetuz, pertsona osorik errealizatzeko) dira oinarrizko zehar-konpetentziak.

8. ARTIKULUA: Diziplina barruko oinarrizko konpetentziak

Diziplina barruko oinarrizko konpetentziak dira, hain zuzen, bizitzako maila pertsonalean,
sozialean, akademikoan eta laboralean arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak.Arloren bateko arazoen eta egoeren bitartez eskuratzen dira baina diziplina-arlo bateko edo batzuetako arazoak eta egoerak konpontzeko aplika daitezke.

Honako hauk dira:
a) Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia.
Hitzezko eta idatzizko testuak egokiro erabiltzea
b) Matematikarako konpetentzia.
Jakintza matematikoa aplikatzea bizitzako premiekin zerikusia duten arazoak interpretatzeko
deskribatzeko, azaltzeko eta erantzuteko.
c) Zientziarako konpetentzia.
Jakintza eta metodologia zientifikoa modu koherentean erabiltzen jakitea errealitatea ikuspegi zientifiko batetik uler ahal izateko.
d) Teknologiarako konpetentzia.
Produktu eta sistema teknologikoak zentzuz garatzea eta erabiltzea, egoera interesgarriak ulertzeko eta konpontzeko eta produktu eta zerbitzu berriak eskaintzeko.
e) Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia.
Nork bere burua, bere taldea eta bere mundua ulertzea, gizarte-zientzien ezaupideak eskura-
tuz, kritikoki interpretatuz eta erabiliz.
f) Arterako konpetentzia.
Hainbat kultura- eta arte-adierazpen ulertzea eta kritikoki baloratzea, garai eta erabilera anitzetakoak, faktore estetikoek pertsonen eta gizarteen bizitzan duten garrantziaz ohartzeko.
g) Konpetentzia motorra.
Norberarekin eta besteekin, bai eta inguru fisiko eta kulturalarekin lotuta dauden esparru motorreko egoerei aurre egitea modu autonomoan, kritikoan, sortzailean eta espresiboan.

9. ARTIKULUA - Konpetentzien araberako hezkuntzaren printzipio metodologikoak.

Hezkuntza-eskumenak, aurrean aipatutako printzipioetan oinarritutako metodologia bat sustatuko du.
Lehendabizi, inklusibitatea eta zuzentasuna bermatzeko, konpetentzia guztien garapena eta ikasle guztien arrakasta bermatzeko ikaskuntza-irakaskuntza-metodologia sustatuko dute.
Bestalde, konpetentzien araberako pedagogiak hurrengo ezaugarriak dituzte:
  1. Arazoak konpontzea, eskura dauden baliabideak erabiliz.
  2. Eskolaren helburu nagusia ikasleak oinarrizko konpetentziak garatzea da.
  3. Arazoak konpontzeko ezinbestekoak dira adierazpenezko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak.
  4. Oinarrizko konpetentziak garatzeko egoera errealeko jarduerak proposatu behar dira, egunerokotasunarekin lotuak.
  5. Ikaslea modu aktiboan inplikatu behar da, jakintza bilatzen, ikasten, esperimentatzen, hausnartzen, aplikatzen eta komunikatzen.
  6. Gaitasunak garatzek, irakaslea ikasleen ikaskuntza-prozesuak diseinatu, planifikatu, antolatu, estimulatu, lagundu, ebaluatu eta berbideratu behar ditu.

10. ARTIKULUA.– Elebitasuna eta eleaniztasuna.

Elebitasuna bultzatuko da hezkuntza eleaniztun baten barruan, hizkuntza-ereduak hobetzen eta garatzen lagunduz. Horretarako, lehentasuna edukiko du euskarak, bi hizkuntza ofizial arteko erabilera sozial desorekatua konpentsatzeko. Oinarrizko Hezkuntza amaitzean, komunikazio konpetentzia garatuta eduki beharko da bi hizkuntza ofizialetan eta atzerriko hizkuntza batean, gutxienez.
Elebitasunetik abiatuz ikasleak eleaniztunak izateko bidean aurrera egiteko, atzerriko hizkuntzen ikaskuntza eta erabilera sendotzeko neurriak hartuko dituzte ikastetxeek.
Hizkuntza eta Curriculum Proiektuak egiterakoan atzerriko hizkuntza barneratzen hasi ahal da. Ikasleen eta haien ingurunearen baldintza soziolinguistikoak ere aintzat hartuko dira hauek egiterakoan.  

11. ARTIKULUA - Hizkuntzaren trataera integratua eta integrala.

1.- Hezkuntza-eskumenak dituen sailak hizkuntzen trataera integratua eta integrala sustatuko du.
Integratua --> Hizkuntza bakoitzaren berezkoa lantzea da honen helburua komunikatzeko konpetentzia garatu bat izateko.  Azken finean, iksleek hizkuntza bakoitza modu egokian erabiltzea.
Integrala --> Irakasle guztiak elkarrekin garatu beharra dute komunikaziorako konpetentzia
2.- Bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko batean konpetentzia eleaniztuna lortzeko –hizkuntzen curriculum integratu eta integral baten bidez–, honako printzipio hauek beteko dira:
A) Ikasle guztiek eleaniztasunerako konpetentzia garatzeko gai izatea.
B) Hizkuntzak zentzu aberats baten irakastea modu askotako erabilerak izateko.
C) Hizkuntza irakasterako orduan komunikaziorako konpetentzia garatzea ikasleak komunikazio-jardueratan eraginkortasunez parte hartzeko,
D)Kontuan izatea hizkuntza bat ikasteak gizartean duen garrantzia eta eragina.

12. ARTIKULUA - Informazio eta Komunikazio Teknologiak txertatzea irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan.

Oinarrizko Hezkuntza bukatzean ikasle guztiak gai izan behar dira gaitasun digital bat edukitzeko. Horretarako irakasgai guztietan material digitala eduki behar da. Hala ere, kontutan izan behar da material digitalak nolako arriskua duten ( pribatasuna, norberaren irudia...) eta ikasleei hori argi utzi behar zaie. Azken finean, Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabiliz irakaslee etan ikasleen konpetentzia sustatuko da eta horrek iurakaskuntza aberatsagoa ekarriko du.