Curriculumaren zehaztapenen arabera, euskaraz, gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan aritzeko, hitzezko zein idatzizko testuak erabiltzeko eta bizitzako egoera guztietan egoki, eraginkortasunez eta hizkuntza-aniztasuna errespetatuz komunikatzeko gai izan behar da haurra.
Hainbat esparrutako hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak, analogikoak zein digitalak, ulertu eta jarrera kritikoz balioetsi. Baita, eremu pertsonal, sozial edo akademikoei dagozkien hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak sortzeko kapazitatea.
Bestetik, hizkuntzen erabilera-arauak eta hizkuntza-sistemari buruzko jakintza erabiltzea ahozko eta idatzizko testuak sortzeko eta ulertzeko, eta haien bidez, egoki eta eraginkortasunez komunikatzeko gaitasuna eskuratu behar dela zehazten du Curriculumak.
Literatura-testuei dagokienez, hauek interpretatu eta balioesteko, literatura-ondarea banako pertsonen eta giza taldeen esperientzia sinbolizatzeko modua dela balioesteko, norberaren kultura-nortasuna eraikitzeko eta inguruneko nortasun eta aniztasun kulturala errespetatzeko kapazitatea behar da.
Azkenik, gizarteko hizkuntza- eta kultura-aniztasuna onartzeko eta balioesteko gai izan behar da haurra; aniztasun horrekiko jarrera ona izateko xedearekin.
Bilatu erlazioa helburuak eta ebaluazio irizpideen artean
EUSKARA ETA LITERATURA, ETA GAZTELANIA ETA LITERATURA.
HELBURUAK
|
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
|
1) Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea, zenbait motatako komunikazio-egoerei aurre egiteko.
|
1) Harreman interpertsonaletan, hedabideetan eta hezkuntzan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako ahozko testuak ulertzea (ikaslearen bizipenetatik gertuen daudenak, batik bat), eta horretan, testuen zentzu orokorrari igartzea, ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak ondo bereiziz eta kasuan-kasuan lortu beharreko helburuak erdiesteko informazio pertinentea hautatuz.
2) Harreman interpertsonaletan, hedabideetan eta hezkuntzan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako idatzizko testuak ulertzea (ikaslearen bizipenetatik gertuen daudenak, batik bat), eta horretan, testuen zentzu orokorrari igartzea, ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak ondo bereiziz eta kasuan-kasuan lortu beharreko helburuak erdiesteko informazio pertinentea hautatuz.
3) Harreman interpertsonaletan, hedabideetan, hezkuntzan eta literaturan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako ahozko testu soil-soilak sortzea norbaiten laguntzarekin, eta horretan, bai ikus-entzunezko teknologia berriak, bai 0IKTak eta bai hitzezko zein hitzik gabeko baliabideak txukun eta egoki erabiltzea.
|
2) Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz eta elkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izatea, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
|
4) Eguneroko egoera interaktiboetan parte hartzea, eta horretan, komunikazio-trukearen oinarrizko arauak errespetatzea.
|
3) Hizkuntzen erabileraren oinarrizko konbentzio eta arauei buruz gogoeta egitea, eta konbentzio zein arauok behar bezala aplikatzea, testuak ulertzeko eta sortzeko prozedura nagusiak aintzat hartuta.
|
5) Harreman interpertsonaletan, hedabideetan, hezkuntzan eta literaturan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko idatzizko testu soil-soilak paperean nahiz euskarri digitalean sortzea norbaiten laguntzarekin.
6) Testu, enuntziatu eta hitzak elkarrekin alderatu eta transformatu, eta hizkuntza-sistemari eta hizkuntzaren erabilera-arauei buruz gogoeta egiteko gai izatea, eta ezaguera horiek ulermen-arazoak konpontzeko eta testualizazio- eta berrikusketa-prozesuak hobetzeko erabiltzea.
7) Zikloan zehar landutako oinarrizko terminologia linguistikoaren berri jakitea, eta terminologia hori testuak ulertzearekin eta sortzearekin lotutako hizkuntzaren erabilerari buruzko jardueretan erabiltzea.
|
4) Hainbat generotako literatura-testuak irakurtzea eta entzutea, eta, hala, literaturaz gozatzen ikastea, horrek sentsibilitate estetikoan aurrera egiteko, norberaren hizkuntza-ondarea aberasteko eta identitate kulturala eraikitzeko aukera ematen duen aldetik.
|
8) Irakurtzeko ohitura izatea, eta literatura gozamen-iturritzat eta mundua ezagutzeko bidetzat hartzea.
9) Gai izatea bai haur-literatura klasikoko eta bai gaur egungo haur-literaturako testuak ulertzeko eta erreproduzitzeko, eta horretan, ahozko nahiz idatzizko literaturari eta konbentzio literario espezifikoei buruzko norberaren ezaguerak erabiltzea.
|
5) Eskolako eta norbera bizi den inguruneko hizkuntza-aniztasuna aintzat hartzea, aniztasun horrekiko jarrera positiboa barneratzeko, eta hizkuntzak komunikaziorako baliabide eraginkortzat eta kultura-ondaretzat hartzea, portaera linguistiko enpatikoak garatzeko eta euskara eguneroko bizitzan erabiltzeko.
|
10) Norberaren inguruan hitz egiten diren hizkuntzak identifikatzea eta balioestea.
11) Norberaren ikasgelako, eskolako eta etxe inguruko errealitate linguistikoa zein den jakitea, eta errealitate linguistiko hori balioestea.
12) Ohitura eta jokabide linguistiko asertibo eta enpatikoak hartuz joatea, eta eskolan euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera izatea.
|
6) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea, informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko.
|
13) Informazioa bilatzeko, hautatzeko, kudeatzeko eta komunikatzeko prozesuan, norbaiten laguntzarekin informazioaren teknologiak erabiltzeko gai izatea, eskolan egunero sortzen zaizkion premiei aurre egiteko.
|
7) Norbaiten laguntzarekin norberaren ikaskuntza-prozesuez gogoeta egitea, beste hizkuntza eta ikasgai batzuetan ikasitako komunikazio-ezaguerak eta -estrategiak transferitzeko, eta norberaren ikaskuntza-gaitasunean konfiantza izatea, komunikaziorako konpetentzia hobetzeko
|
14) Gai izatea bere ikaskuntza linguistikoaz gogoeta egiteko, eta horretan, norberaren ikaskuntza-gaitasunean konfiantza izatea, horrela nork bere burua erregulatzen ikasteko.
|
Ados zaudete curriculumak azaltzen dituen helburuekin? Zergatik?
Suposatzen da curriculumean aipatzen diren helburuak aditu talde batek pentsatu edo adostu dituela. Horrek ez du esan nahi gero errealitatearekin bat jartzerakoan aurrera eraman ahal direnik edo ez. Hala ere, bat gatoz dokumentu honetan aipatzen diren helburuekin. Hizkuntza, autonomia eta errealitatea kontutan hartzen dira eta guretzat hiru kontzeptu horiek beharrezkoak edo garrantzitsuak dira heziketa esanguratsu bat izateko.
Alde batetik, edozein hizkuntza menperatzea beharrezkoa da komunikazio egoki bat izateko. Komunikazio gabe ez dago ezagutzarik, eta ezagutzarik gabe ez dago ezer ere ez. Bestetik, norbere burua, gorputza… ezagutzea ezinbestekoak dira heziketa batean. Bakoitzak bere abileziak zeintzuk diren ezagutzea garrantzitsua da. Adibidez, ikasterako orduan bakoitzak modu batera edo bestera ikasten du: ikusiz, erritmoak eginez… Azkenik, errealitatea beti izan behar da kontutan heziketa bat burutzen denean. Ezagutzak beti errealitatea kontutan izanez transmititu behar direla pentsatzen dugu baliagarriak izan daitezen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina