2016(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

IDAZKIAREN EBALUAZIOA


EBALUAZIOA

- Helburua betetzen du; zer, non, nola, nork azaltzen du eta nahiko objektiboa da.
- Komunikazio egoeraren parametroak modu egokian islatzen ditu, beraz egokitasunari dagokionez, testua zuzena da.
- Ideiak eta datuak egokiak izan arren, errepikatzen dira; informazioa ondo antolatuta dago (“gero”, “azkenean”).
- Gutxieneko koherentzia eta kohesioa gordetzen dira (nahiz eta lokailuren bat txarto erabili: “berriz, ere bai,”).
- Informazio guztia paragrafo batean idatzi du, dena segidan.
- Lehenaldian idatzita dago eta ondorio laburra agertzen da.
- Sintaxia oinarrizkoa da eta hitzak errepikatzen dira.
- Akats ortografiko eta gramatikal batzuk agertzen dira.
- Aditz laguntzaileak txarto erabiltzen dira batzuetan (“puntuak kendu zioten”, “lagunak izan zioten”).
- Lexiko desegokia, erderakadak erabiltzen baititu (“txokatu”, “atenditu”, “sobrebibitu”).
- Errepikapenak ugari dira testuan zehar (zuen, odol asko, gizona…).



ZELAN HOBETU?

- Irakasleak akatsak zuzendu baino lehen, ikasleari zuzentzeko aukera eman, horrekin batera ikaslearenganako interesa bereganatzeko galdera txiki eta zehatzak egin testua bai irakasle eta ikasleak irakurri ondoren.
- Egindako ortografia akatsen inguruan akatsak beste orri batean apuntatu.
- Aipamen positiboak ere egin. Adibidez: ondo ulertu du testuan gertatutakoa. Pertsonaiak argi ditu eta baita tokiak.
- Akatsak  aldatzea lagunduko dioten aipamenak idatzi, haurraren hausnarketa bultzatzeko helburuarekin. Adibidez: Hospitalean, operazio asko egin zuten, eta azkenean gizona sobrebibitu zuten. Irakaslearen aipamena: Zerbait aldatuko zenuke? Plural eta singularrak kontutan hartu behar ditugu esaldiak idazterako orduan. Euskaraz ere, operazio eta sobrebibitu hitzak esateko beste modu edo era aproposago batzuk ditugu.

IDAZKETAREN IRAKASKUNTZAREN HASTAPENAK

1. Eskolaren ohiko jardueretan idazketa integratzen duen testuingurua sortzea.
Eskolak idazmena bultzatzen duen ingurua bihurtu beharko lirateke, idatzizko hizkuntza hausnarketa eta komunikazio tresna bezala erabili ahal izateko. Horretarako, eskolek zenbait jarduera proposatu beharko lituzkete. Adibidez, testu iruzkinak, egunerokoak, laburpenak, eskemak, antzerkiak, bertso irakurketak, eskolako aldizkaria…

2. Helburu diskurtsiboa eta ikaskuntzaren helburu espezifikoa ezartzea idazketaren irakaskuntzan.
Hau esan nahi duena da egiten diren jardueretan bi helburu zehaztu behar direla. Alde batetik, idazten den testuaren funtzioa zehaztea. Eta bestetik, irakaskuntzaren edukiak adieraztea.

3. Progesiboki zailagoak diren idazketa ariketak proposatzea, testu genero formalak kontrolatu ahal izateko.
Testu generoen ikasketan helburuak eta edukiak progesiboki zailagoak dira. Hortaz, horien ikasketa ahalik eta onena izateko, irakasgaietan ematen diren edukiekin erlazionatzea komenigarria da.

4. Idazketa prozesu bat dela kontuan hartzea eta ikasleak horri buruz ohartaraztea.
Lehenik, ezinbestekoa da zertarako, norentzat eta zeren inguruan idazten den, hau da, idazlea testuingurura egokitu behar da. Bigarrenik, testuan agertuko dena planifikatu egin behar da, ondoren testua modu antolatu batean idatzi ahal izateko. Azkenik, testua idatzi ostean, berrikusketa egiten da.
Ekintza hauek ez dira linealki ematen, hau da, ez direla bata bestearen atzean zertan gertatu behar. Izan ere, adibidez, testua berrikusi dezakezu idazten amaitu baino lehen.
Prozesu honetan, irakasleak laguntza eskaini ahal die ikasleei, haiek idazten ikas dezaten.

5. Hitz egitea idazteko.
Argitaratzen diren testu asko pertsonen arteko lankidetzaren ondorioz sortzen dira. Eskolan lankidetza hori irakasle eta ikasleen artean gertatuko da. Idazten ikasteko ahozko komunikazioa ezinbestekoa da. Hortaz, idazten duen edonork bere testuari buruz hitz egiten du bukatu baino lehen.

6. Irakurtzea idazteko, eta idaztea irakurtzeko.
Irakurtzeak idazten ikasteari laguntzen dio. Baina bi kontzeptu hauek ez dira zuzenak ezta noranzko bakarrekoak ere. Kontzeptu hauen bi noranzkoetako erlazioa da ikaskuntzari laguntzen diona.  

7. Ebaluazio prozesu hezigarria jarraitzea ikaslea gidatzeko.
Ikasleak bakarrik ekoiztu ezin dituzten testu konplexuen idazketa jarduerak proposatzen baditugu, ezinbestekoa izango litzateke irakaslearen gida. Irakasle batek irakurketa prozesua bideratu ahal izateko, egoera sinpleetatik konplexuetara igaro behar du.

IRAKURKETAREN ULERMENA



1- Informazioa berreskuratzea
Noiz egin du umeak txingotea?
Zeintzuk dira umeak marraztu dituen atalak?

2-Testuaren ulermen globala
Zer egin du umeak?
Umeak erabili dituen pausu berdinak jarraitu marrazkia egiteko.

3- Interpretazioa
Zein bi atal falta zaizkio Txingoteri?
Non zegoen umea Txingotea margozten zuen bitartean?

4-Testuaren edukiari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena
Marrazki bat egin ahal baduzue hondarrean, zein izango da?

5-Testuaren formari buruzko eta testuaren balioespena
Zer esaten du txingoteak?

AHOZKOTASUNA LANTZEKO TAILERRAK


Hezkuntza sistema batetan oinarritzen den bideoa ikusi dugu. Gutxi daude metodologi hori erabiltzen duten ikastetxeak, baina oso metodo eraginkorra iruditzen zaigu. Irakasleek kurtso hasieran ahozkotasuna lantzeko dituzten ideiak komunean jartzen dituzte eta gelan lantzeko egokiak zeintzuk diren eta zeintzuk ez adosten dute. Hori dela eta hurrengoak dira ikusi ditugun jarduerak:

1. JARDUERA: Denborarekin jolasean
- Zein da jarduera?
Irudiak ordenatzea dagokion moduan. Adibidez, ume bat jogurt bat jaten agertzen da eta erori egiten zaio, haurrek dagokion ordenan jarri behar dute lehenengo jogurta ireki, gero koilara sartu… horrela.
- Zer egiten dute ikasleek ?
Tokatzen zaizkien irudiak behar diren ordenan jarri behar dituzte.
- Zer egiten dute irakasleek?
Bideratzaile papera hartzen dute ikasleei ideiak emanez.
- Zer lortu nahi dute tailer hauetan?
Ahozko adierazpena landuz istorioa kronologikoki ordenatzea.

2. JARDUERA: ipuinekin jolasean
- Zein da jarduera?
Istorio bat sortzea barnean hartzen dituen atalak garatuz.
- Zer egiten dute ikasleek ?
Ikasleek irakasleak emandako irudiak interpretatzen dituzte beraien irudimena landuz. Euren lana irudiak ordenatzea eta irudietan ikusten dutena deskribatzen dute. Gero, irudi horietan ikusten dutenarekin ipuin bat asmatzen dute. Hori egin ostean, benetako ipuinarekin alderatu behar dute beraiek asmatutako ipuina eta desberdintasunak aurkitu.
Etengabe dabiltza hitz egiten eta ahozko adierazpena lantzen sormenaren bitartez.
- Zer egiten dute irakasleek?
Irakasleak momentu oro bideratzaile papera jorratzen dute. Momentu oro dabiltza ideiak ematen eta beraien laguntzen helburua lortzeko.
- Zer lortu nahi dute tailer hauetan?
Ahozko adierazpena lantzea irudimena eta sormena erabiliz.

3. JARDUERA: Ipuinen narrazioa eta grabazioa
- Zein da jarduera?
Ordenagailu bidez irakurketa lantzea eta irakurtzen ari direna grabatzea.
- Zer egiten dute ikasleek ?
Ordenagailuen agertzen den gidoia irakurri eta interpretatu.
- Zer egiten dute irakasleek?
Ikaslea bideratu, zuzendu eta grabazioa kontrolatu.
- Zer lortu nahi dute tailer hauetan?
Ahots aldaketak eta ahozko adierazpena lantzea.

4. JARDUERA: Telefonito jolasa
- Zein da jarduera?
Borobilean jarriz, kide batek hitz bat aukeratzen du. Ondoren, bere alboko kideari belarrira esaten dio, alboko horrek hurrengoari, eta honela borobileko kide guztiek hitza entzuk arte. Ondoren, guztiek hitz bera entzun duten egiaztatzen da
- Zer egiten dute ikasleek ?
Aurreko hitza entzun eta hurrengoari esan.
- Zer egiten dute irakasleek?
Ikasleekin batera parte hartu.
- Zer lortu nahi dute tailer hauetan?
Ahozkotasunaren bitartez fonetika eta hitzen ulermena lantzea.

5. JARDUERA: alfabetoa interpretatzen
- Zein da jarduera?
Animalia bakoitzak alfabetoko letra bat adieraziko du. Ikasle bakoitzak animali desberdinak izango ditu eta orden alfabetikoan ordenatu beharko dituzte.
- Zer egiten dute ikasleek ?
Irudia interpretatu eta orden alfabetikoan jarri
- Zer egiten dute irakasleek?
Bideratu eta ordena egokia dela kontrolatu.
- Zer lortu nahi dute tailer hauetan?
Ahozkotasunaren bitartez alfabetoko letrak lantzea eta animalia desberdinak ezagutzea.

6. JARDUERA: soka saltoan
- Zein da jarduera?
Soka saltoan saltoka dabiltzan bitartean abestu.
- Zer egiten dute ikasleek ?
Salto egin eta abestiak ematen dituen pautak jarraitu.
- Zer egiten dute irakasleek?
Sokari eragin eta abestu.
- Zer lortu nahi dute tailer hauetan?
Era desberdin batean ahozkoa lantzea eta jolasetan euskara erabiltzea.

7. JARDUERA: desberdintasunak aurkitzen
- Zein da jarduera?
Bi irudi antzekoen artean dauden desberdintasunak bilatzea.
- Zer egiten dute ikasleek ?
Desberdintasunak bilatzen saiatu
- Zer egiten dute irakasleek?
Ikasleak bideratu eta zuzendu.
- Zer lortu nahi dute tailer hauetan?
Gauzen arteko desberdintasunak aurkitzen jakitea eta horiek interpretatzea.

8. JARDUERA: esaldiak sortu irudimenaren bitartez.
- Zein da jarduera?
Dadoak jaurti eta ateratzen diren irudien istorio edo esaldi laburrak sortu
- Zer egiten dute ikasleek?
Dadoak bota eta istorioak sortu.
- Zer egiten dute irakasleek?
Ikasleei laguntza eskaini sortzen zaizkien arazoen aurrean.
- Zer lortu nahi dute tailer hauetan?
Ahozko interpretazioaren bitartez irudimena lantzea.

9. JARDUERA: mahai jolasak
- Zein da jarduera?
“Antzara” jolasaren antzekoa da, baina kutxatilak kontatzeaz gain, egokitu zaion tokiko irudia deskribatu beharko du
- Zer egiten dute ikasleek ?
Umeak dado bat airera botatzen duenean zenbaki bat egokituko zaio. Zenbaki horrekin kutxatila konkretu batera helduko da, eta irudian agertzen dena deskribatuko du
- Zer egiten dute irakasleek?
Laguntzaile papera jorratzen du
- Zer lortu nahi dute tailer hauetan?
Ahozko deskribapenak lantzen jakitea.

10. JARDUERA: Los Simpson
- Zein da jarduera?
Kontatzen den ipuina ulertzea eta ariketa egoki burutzea.
- Zer egiten dute ikasleek ?
Istorioa irakurri eta bertako gertaerak interpretatu. Adibidez, Simpsoneko pertsonaiak dagokion logelan jartzea.
- Zer egiten dute irakasleek?
Gainontzeko jardueratan bezala, laguntzaile eta gidatzaile papera hartzen du.
- Zer lortu nahi dute tailer hauetan?
Ahozkotasuna erabiliz eta akordio batera helduz pertsona desberdinak etxe batean sakabanatu eta ordenatzea.

11. JARDUERA: forma desberdinak lantzen
- Zein da jarduera?
Forma desberdinak modu konkretu batean ordenatzea.
- Zer egiten dute ikasleek ?
Ikasle bakoitzak portfolio bat izango du forma desberdineko fitxez beteta. Beste ikasle baten irakasleak emango dion paper batetik pauta konkretu batzuk irakurriko ditu, eta gainontzekoek hauek egokitasunez betetzea lortu behar dute. Adibidez: triangeluaren gainean borobila jartzea, eta ondoren, borobilaren gainean laukia
- Zer egiten dute irakasleek?
Jarduera gidatu eta haurrak orientatu zein bideratu.
- Zer lortu nahi dute tailer hauetan?
Forma desberdinak ikasi, eta entzumenaren bidez hauek ordenatu.