EBALUAZIOA
- Helburua betetzen du; zer, non, nola, nork azaltzen du eta nahiko objektiboa da.
- Komunikazio egoeraren parametroak modu egokian islatzen ditu, beraz egokitasunari dagokionez, testua zuzena da.
- Ideiak eta datuak egokiak izan arren, errepikatzen dira; informazioa ondo antolatuta dago (“gero”, “azkenean”).
- Gutxieneko koherentzia eta kohesioa gordetzen dira (nahiz eta lokailuren bat txarto erabili: “berriz, ere bai,”).
- Informazio guztia paragrafo batean idatzi du, dena segidan.
- Lehenaldian idatzita dago eta ondorio laburra agertzen da.
- Sintaxia oinarrizkoa da eta hitzak errepikatzen dira.
- Akats ortografiko eta gramatikal batzuk agertzen dira.
- Aditz laguntzaileak txarto erabiltzen dira batzuetan (“puntuak kendu zioten”, “lagunak izan zioten”).
- Lexiko desegokia, erderakadak erabiltzen baititu (“txokatu”, “atenditu”, “sobrebibitu”).
- Errepikapenak ugari dira testuan zehar (zuen, odol asko, gizona…).
ZELAN HOBETU?
- Irakasleak akatsak zuzendu baino lehen, ikasleari zuzentzeko aukera eman, horrekin batera ikaslearenganako interesa bereganatzeko galdera txiki eta zehatzak egin testua bai irakasle eta ikasleak irakurri ondoren.
- Egindako ortografia akatsen inguruan akatsak beste orri batean apuntatu.
- Aipamen positiboak ere egin. Adibidez: ondo ulertu du testuan gertatutakoa. Pertsonaiak argi ditu eta baita tokiak.
- Akatsak aldatzea lagunduko dioten aipamenak idatzi, haurraren hausnarketa bultzatzeko helburuarekin. Adibidez: Hospitalean, operazio asko egin zuten, eta azkenean gizona sobrebibitu zuten. Irakaslearen aipamena: Zerbait aldatuko zenuke? Plural eta singularrak kontutan hartu behar ditugu esaldiak idazterako orduan. Euskaraz ere, operazio eta sobrebibitu hitzak esateko beste modu edo era aproposago batzuk ditugu.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina