2016(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

IDAZKETAREN IRAKASKUNTZAREN HASTAPENAK

1. Eskolaren ohiko jardueretan idazketa integratzen duen testuingurua sortzea.
Eskolak idazmena bultzatzen duen ingurua bihurtu beharko lirateke, idatzizko hizkuntza hausnarketa eta komunikazio tresna bezala erabili ahal izateko. Horretarako, eskolek zenbait jarduera proposatu beharko lituzkete. Adibidez, testu iruzkinak, egunerokoak, laburpenak, eskemak, antzerkiak, bertso irakurketak, eskolako aldizkaria…

2. Helburu diskurtsiboa eta ikaskuntzaren helburu espezifikoa ezartzea idazketaren irakaskuntzan.
Hau esan nahi duena da egiten diren jardueretan bi helburu zehaztu behar direla. Alde batetik, idazten den testuaren funtzioa zehaztea. Eta bestetik, irakaskuntzaren edukiak adieraztea.

3. Progesiboki zailagoak diren idazketa ariketak proposatzea, testu genero formalak kontrolatu ahal izateko.
Testu generoen ikasketan helburuak eta edukiak progesiboki zailagoak dira. Hortaz, horien ikasketa ahalik eta onena izateko, irakasgaietan ematen diren edukiekin erlazionatzea komenigarria da.

4. Idazketa prozesu bat dela kontuan hartzea eta ikasleak horri buruz ohartaraztea.
Lehenik, ezinbestekoa da zertarako, norentzat eta zeren inguruan idazten den, hau da, idazlea testuingurura egokitu behar da. Bigarrenik, testuan agertuko dena planifikatu egin behar da, ondoren testua modu antolatu batean idatzi ahal izateko. Azkenik, testua idatzi ostean, berrikusketa egiten da.
Ekintza hauek ez dira linealki ematen, hau da, ez direla bata bestearen atzean zertan gertatu behar. Izan ere, adibidez, testua berrikusi dezakezu idazten amaitu baino lehen.
Prozesu honetan, irakasleak laguntza eskaini ahal die ikasleei, haiek idazten ikas dezaten.

5. Hitz egitea idazteko.
Argitaratzen diren testu asko pertsonen arteko lankidetzaren ondorioz sortzen dira. Eskolan lankidetza hori irakasle eta ikasleen artean gertatuko da. Idazten ikasteko ahozko komunikazioa ezinbestekoa da. Hortaz, idazten duen edonork bere testuari buruz hitz egiten du bukatu baino lehen.

6. Irakurtzea idazteko, eta idaztea irakurtzeko.
Irakurtzeak idazten ikasteari laguntzen dio. Baina bi kontzeptu hauek ez dira zuzenak ezta noranzko bakarrekoak ere. Kontzeptu hauen bi noranzkoetako erlazioa da ikaskuntzari laguntzen diona.  

7. Ebaluazio prozesu hezigarria jarraitzea ikaslea gidatzeko.
Ikasleak bakarrik ekoiztu ezin dituzten testu konplexuen idazketa jarduerak proposatzen baditugu, ezinbestekoa izango litzateke irakaslearen gida. Irakasle batek irakurketa prozesua bideratu ahal izateko, egoera sinpleetatik konplexuetara igaro behar du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina